Testuingurua
IDAZTE ARAUAK
Goi-kakotx bikoitza: alemaneraz asierakoak beean eta bukaerakoak goyen jartzen ditude eta Gampauml;nsefusschen esaten diode.
Obe kakotx-bikoteak esatea.
Egin dezagun gaztelaniz onako errezkada esaten dala: Han comido sopa, cocido, meriuza, chuletas, arroz con leche, y para remate, manzanas y peras.
Orko bee-kakotxak eludeke berdiñak izan bearr: azkenekoan doñua goratu egin bear baita; Altube'k doñu-goratze ori adierazteko' kakotxa goyen jartzea obe zala zion, eta arrazoizkoa iduritzen zait: ... arroz con leche, y para remate' manzanas y peras.
Askoz egokiago da: kakotxa beean' doñua beera; kakotxa goyan' doñua beera.
Zenbatgarrena adieraztekoan: Zenbakarrena adierazteko: 1OO'gna, 9'gna. 1980'go: larogeigo ezta esaten; larogeigarreneko esan oi da; agian 1980'gko. urtarrillak 26 ditu gaur: gaur urtarrillaren 26'gna da.
Urtarrillak 26 eta orrelakoen ondorioa ikusia degu: Biar, astelenak 7 eta orrelako astakeriak.
Galde-ikurra.
Batzutan galde-ikurraz asi eta asperen-ikurraz bukatu bearra gertatzen da:
¿Ze esaten ari aiz, txatxu ori!
Alderantziz ere gerta liteke.
Gaiñera' galdera non asten dan ezagutaraztea askotan komeni da.
Elkar-ikurra: altzartze-ikurra obe.
a), c) eta d) onelatsu bateratu ditezke:
Lokarria esateke uzten danean' marratxo baten bidez adierazten degu palta dan lokarri ori.
Aditzari atzizki antzera lotzen zaion -TA ori eta, ta berbera da, joskera aldatzen danean; orrelakoetan BAITA edo EZPAITA erabiltzea obe:
Eztaki, eta eztu erantzun; trenak iges egin dio, ta berandu etorri da; Au nere Gorputza da, ta artu ta jan zazu; Eztu erantzun, ezpaitaki; berandu etorri da, trenak iges egin baitio; trenak iges egin dio, berandu etorri baita; arizazu (te) jan, au nere Gorputza baita.
Azkeneko onen ordez da-ta esatea Bereziartua'tar Lorentzo gotzai jaunaren erabakia izan zan.
Nekatutako mutilla: mutil nekatua obe; gosetutako gaztea: gazte gosea obe.
Nere aita zana euskaltzain batzuekin Lapurdi'ko erriren batean: mutil koskor bat ogi aundi batzuekin; norbaitek galde:
-¿Ogi guzti ori yan bear duka?
Eta mutikoak erantzun:
-Enaiz gose.
Orduan Aita Olabide'k:
¡Bai ederki esana!
Guk goserik eztaukat edo orrelakoren bat esango genuke: No tengo hambre.
Izan ere' zaartu da esatea ta orain zaarra da esatea gauza bera da; gosetu naiz esatea eta gose naiz esatea ere gauza bera dira.
7'gna.
Ederki.
Baña onek 10'garrenean ere berdin jokatzea eskatzen du: b) eraz: euskaldun guztiek, beren aurrekoeri ikasitako euskera baño obea asmatu dudela uste duden sasi-jakitunen batzu ez izanik' EZTA, EZTU, eztakit, enaiz, enintzan, ezpaitaki, enuke, etzukean eta abarr esaten ditude.
Eta idazkera ona' irakurtzean kezkarik gabe itzak ongi ebakirazten duana.